Skip to content

Latest commit

 

History

History
23 lines (14 loc) · 2.28 KB

intro.md

File metadata and controls

23 lines (14 loc) · 2.28 KB

Savonius motako sorgailu eoliko baten eraikuntza eta errotore desberdinen azterketa

Laburpena

Lan honetan ardatz bertikaleko aerosorgailuen funtzionamendua aztertzen da, zehazki, Savonius motako sorgailuetan zentratuko da lana. Eraikinetan mota honetako haize-errotak instalatzearen egokitasunaren zergatia azalduko da. Bestalde, azterketa aurrera eramateko, lehenik aipaturiko motako aerosorgailu baten diseinua eta muntaia egingo da eta, ondoren, egindako muntaiko errotoreak aldatuz bakoitzaren eraginkortasuna behatuko da. Errotoreak sortzeko 3D Inprimagailua erabiliko da eta Autodesk Fusion programa erabiliko da diseinuak egiteko. Bestalde, jarduera esperimentaleko emaitzak biltzeko zirkuitu elektronikoak Arduino UNO R3 plaka bat izango du txertatuta.

Motibazioa

Gaur egungo gizartearen zeregin handienetako bat energia berriztagarrietarako trantsizioa ematea da zientzialari askoren iritziz. Helburu honen alde norbanako bakoitzak gehitu dezakeen apurra ematea garrantzitsua da, baina benetan zer egin daiteke gure egunerokoan energia berriztagarriak sustatzeko? Oraingoz, norbaitek bere etxean energia berriztagarririk izan nahi badu aukera nagusua (eta ia bakarra) eguzki-panelen instalazioa da. Hala ere, hauek arazo ugari dauzkate: Bakarrik egunez sortzen dute energia, eguraldiaren arabera urte sasoi batzuetan bereien errendimendua asko jeitsi daiteke, mantenimendu ugari behar dute klimaren higaduraren menpe baitaude eta, gainera, panelak eraikitzeko prozesuan ingurumenaren gaineko eragina nahiko handia da. Honetaz gain, instalazio prozesua ez da merkea eta, gaur egun, jende gutxiren eskura dago.

Hau guztia esanik, ba al dago energia berriztagarririk, zeinak arazo guzti hauek gabe, bizi garen eraikinetan instalatzeko aukera ematen duen? Galdera honen erantzuna haize-energia izan daiteke. Gainera, denontzako ezagunak diren haize-errota haundiez gain badira herri edo hiri baten barruan instalatzeko aukera eskeintzen duten sorgailuak. Lan honetan, zehazki, Savonius motako haize-erroten aipatutako zedea betetzeko egokitasuna aztertuko da.

---
scale: 20%
align: center
name: RotorPortada
---

Helburuak